Itxi

Reala

Errege Kopa 1/4

Real Madril eta Reala, finalerdietan sartzeko lehian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde txuri-urdinak "fedea" eta "pasioa" izango ditu bidelagun gaur ezustekoa eman eta bere sasoirik onenean dagoen Real Madrilen aurka jokorik onena aurkeztuz.

  • Alexander Isak, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

    Alexander Isak, Realeko jokalaria. Argazkia: EFE

Real Madril eta Reala, aurrez aurre, gaur arratsaldeko 19:00etan, Santiago Bernabeu zelaian jokatuko duten norgehiagokan. Zirrara betean arituko dira biak ala biak Kopako final-laurdenetako neurketan, finalerdietako txartelaren bila.

Talde txuri-urdinak "fedea" eta "pasioa" izango ditu bidelagun ezustekoa eman eta bere sasoirik onenean dagoen Real Madrilen aurka jokorik onena aurkeztuz, hain zuzen ere, Kopan erakusten ari dena.

Donostiarrek baja garrantzitsuak dituzte neurketa honi begira; batetik, luzerako duten Asier Illarramendi eta David Zurutuza, eta bestetik, Miguel Angel Moya atezaina eta Diego Llorente erdilaria.

Realak lau garaipen erdietsi ditu jada Kopan, sekulako zenbaki eta emaitzekin, izan ere, gol bakarra jaso dute, eta ostera, hamazazpi gol egin dituzte. Gainera, Lehen Mailako Espanyol eta Osasuna taldeak kanporatu ditu etxean. Azpimarragarria dugu ere, Eden Hazard belgikarra bueltan dela jada. 

Zinedine Zidanek gidatzen duen taldeak, bestalde, konfiantza handia du bere gain denboraldi honetan, hainbat tituluren lehian da eta aspaldiko sasoirik onena aurkezten ari da. Azken partidetan jarraitutako formula bera ezarriko du Zidanek hitzordu berri honetan ere.

Hamaikako posibleak:

Real Madril: Areola; Nacho, Militao, Sergio Ramos, Marcelo; Valverde, Kroos, Modric; Isco, Vinicius eta Benzema.

Reala: Remiro; Zaldua, Aritz Elustondo, Le Normand, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Portu, Isak eta Oyarzabal.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 19:00etan.