Itxi

Reala

BBVA Liga

Sporting-Reala, (1-2): Txuri-urdinen hasiera ona

Erredakzioa

Imanol Agirretxek sartu ditu taldearen bi golak. Gipuzkoarrek ez dute joko politik egin eta Preciadorenek zerbait gehiago merezi izan dute.

  • Realeko jokalariak Sportingen aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Liga ondo hasi da Realarentzat. Txuri-urdinek denboraldiko lehen puntuak lortu dituzte Molinonen Sportingi 1-2 irabazita.

Partida hasieran gol aukera on bana eduki du talde bakoitzak eta bazirudien norgehiagoka bizia eta aukera askokoa izango zela. Baina ez da horrela izan: Lehen aukera horien ostean ez da bakar bat gehiago egon lehen zatian. Halako baten, 33. minutuan Agirretxek 0-1ekoa sartu du Carlos Martinezen erdiraketa bat buruz sare barrura bidali ostean. 0-1eko emaitza horrekin iritsi da partida atsedenaldira.

Bigarren zatian Sporting erreakzionatzen saiatu da eta arazoak sortu dizkio Realari. Asturiarrek ez dituzte gol aukerak aprobetxatu eta Realak aukera izan duenean ez du barkatu. Golegilea, berriro Agirretxe izan da Xabi Prietok pase bat buruz eman ostean, 1-2koa zen.

Realaren gola markagailura igo eta handik minutu batera Carlos Martinezek penaltia egin du eta txartel gorria ikusi du. Penaltia De las Cuevasek jaurti du eta 1-2koa sartu du. Sporting saiatu da azken txanpan, baina ez dute Claudio Bravo atezaina gainditzea lortu. Azken minutuetan Sportingeko jokalaria den Lora ere egotzia izan da.

Partida 94. minutuan amaitu da Realaren aldeko 1-2ko emaitzarekin eta hiru puntuak gipuzkoa aldera eraman dituzte txuri-urdinek.

Fitxa teknikoa:

1.- Sporting: Juan Pablo, Lora, Botia, Ivan Hernandez, Canella, Sergio Alvarez (Rivera m 58), Eguren (Trejo m 58), Nacho Novo (Sangoy m 69), Andre Castro, Miguel de las Cuevas eta Barral.

2.- Reala: Claudio Bravo, Carlos Martinez, Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella, Illarramendi, Xabi Prieto, Zurutuza (Estrada m 71), Aramburu, Carlos Vela (Mike m 88) eta Agirretxe (Ifran m 81).

Golak: 0-1 Agirretxe (m 33), 0-2 Agirretxe (m 64), 1-2 De las Cuevas (m 66)
Epailea: Paradas Romero.