Itxi

Reala

BBVA Liga

Reala-Granada, (1-0): Txuri-urdinen garaipena zortea lagun dutela

Erredakzioa

Estradak erdiraketa egin nahi izan du eta oso desbideratuta atera zaio, baina baloiak atezaina ezustean harrapatu eta sare barrura sartu da. Norgehiagoka oso berdindua izan da.

03:12
Philipe Montanier

Realak Anoetan lehen garaipena lortu du denboraldi honetan Granadari 1-0 irabazita. Horrembestez, beste hiru puntu eskuratu dituzte gipuzkoarrek.

Partidak erritmo bizia izan zuen hasieratik eta joan etorrikoa izan zen. Dena den talde bietako bat ere ez zen gol aukera nabarmenik sortzeko gai izan. Granada Dani Benitezen eta Uceheren abiadurarekin min egiten saiatu zen eta Realean Agirretxe eta Mariga izan ziren jokaldi arriskutsuenetan parte hartzen zutenak.

Realaren gol aukerarik argiena 22 minutuan iritsi zen. Iñigo martinezen erremateari erantzun bikaina eman zion Roberto atezainak txuri-urdinen lehen gola eragotziz. Granadaren erantzuna 37. minutuan etorri zen, baina Moisesen burukada langa urratuz kanpora joan zen. Horrenbestez, golik gabe bukatu zen lehen zatia Anoetan (0-0).

Bigarren zatian Reala aurkaria baino pixka bat hobea izan zen, baina norgehiagokak oso berdindua izaten jarraitu zuen. 63. minutuan Realak zortea lagun duela 1-0ekoa ezarri zuen. Estradak hegaletik erdiraketa egin nahi zuen, gaizki atera zaio, baina baloiak ezustean harrapatu du Roberto atezaina eta sare barruan bukatu du.

Gola sartu ostean Reala sendo aritu zen defentsa lanean eta ez zuen gehiegi sufritu. Sarpongek partida erabakita utzi zezakeen 85. minutuan, baina gol erraza huts egin du. Azken minutuan Nyomek partida berdintzeko aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Amaieran, Realak 1-0eko emaitzarekin irabazi Granadari eta hiru puntuak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Aranburu (Zurutuza, min. 79), Mariga, Illarramendi, Griezmann (Cadamuro, min. 76), Agirretxe eta Vela (Sarpong, min. 82).

0.- Granada:
Roberto; Nyom, Diakhate, Mainz; Siqueira, Moises (Abel min. 78), Yebda, Carlos Martíns, Dani Benítez; Jara (Fran Rico min. 61) eta Uche (Ighalo, min. 82).

Gola: 1-0, min. 63: Estrada.
Epailea: Alvarez Izquierdo.