Reala
Iberostar Estadin
Mallorca-Reala (2-1): Esku hutsik
Erredakzioa
Realak, gutxienez, berdinketa lortzeko gol aukerak sortu ditu baina puntuak Laudrupen taldeak eskuratu ditu, zortea lagun.
Realak denboraldiko bere bigarren porrota jaso du Mallorcaren aurka galduta (2-1). Partida orekatua izan da, baina Realak baloiaren jabetza izan du hainbat momentutan. Agirretxe, Casadesus eta Chori Castro izan dira golegileak.
Erritmo handiko lehen zatia jokatu dute donostiarrek eta mallorcarrek. Realak markagailua estreinatu du Imanol Agirretxeren gol eder bati esker (14. minutuan). Carlos Martinezen pasea ona izan da eta Usurbilgo aurrelariak baselinaz gainditu du Aouate.
Gutxi iraun dio pozak Realari, bost minutu geroago banakoarena egin baitu Mallorcak. Nsueren jokaldia eskuinetik eta Casadesusek Bravoren atea zulatu du. Berdinketaren ondorioz, hobera egin du Laudrupen taldeak eta okerrera Realak. Etxekoek gehiago nahi zuten.
Hasiera indartsua izan du talde donostiarrak bigarren zatian. Velaren falta jaurtiketa bikain urrundu du Aouatek, aldaratzea Prietok jaurti eta baloiak langan jo du.
Baina 49. minutuan 2-1ekoa egin du Castrok. Mallorcaren aldeko kornerra, aldaratzea Castrori heldu zaio eta arazorik gabe Bravo gainditu du.
Irudi ahula erakutsi du Realak bigarren zatian, baina berdinketa azken unera arte bilatu du. Aukerarik onena 82.ean izan da. Illarramendik bigarren zutoinera erdiratu du, Agirretxeren jartiketak langan jo du eta aldaratzea kanpora bidali du Griezmannek.
Gipuzkoarrek ezin izan dute etxetik kanpo punturik batu. Hurrengo asteburuan, Athleticen aurkako euskal derbia.
Fitxa teknikoa:
Mallorca: Aouate; Zuiverloon, Chico, Ramis, Caceres (Tejera, 42'); Nsue, Marti, Pina, Castro (Pereira, 65'); Alfaro (Tissone, 80') eta Victor Casadesus.
Reala: Bravo; Carlos Martinez (Estrada, 82') , Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi, Mariga (Ifran, 71'), Vela (Griezmann, 58') Prieto; Zurutuza eta Agirretxe.
Golak:
0-1, 14': Agirretxe.
1-1, 19': Casadesus.
2-1, 84': Castro.