Itxi

Reala

Ohar ofiziala

Reala ez da Portugalera joango lehen taldean positibo bat atzeman ostean

Erredakzioa

Klubak jakinarazi duenez, lehen taldeko pertsona batek COVID-19agatik positibo eman du, eta Rio Averen eta Famalicaoren aurka jokatu beharreko partidak bertan behera geratu dira.

  • Reala

    Realeko jokalariak Ligako azken partidan EuropaLIgarako txartelalortu ostesan. Argazkia: EFE

Reala ez da Portugalera joango, lehen taldeko pertsona batek positibo eman baitu COVID-19a atzemateko frogetan. Ondorioz, ez ditu jokatuko Portugalen aurreikusita zituen denboraldi-aurreko bi partidak.

"Taldeko kideen osasuna zaintzeko aste honetan egindako azterketa batek COVID-19agatik positibo bat atzeman du lehen taldean. Egungo egoera ikusita eta erantzukizunez jokatuta, Realak Portugalera ez joateko erabakia hartu du, bertan denboraldi-aurreko bi partida jokatzeko asmoa baitzuen, Rio Ave FC eta FC Famalicao taldeen aurka, hurrenez hurren", jakinarazi du Realak ohar ofizial baten bidez.

Klubak barkamena eskatu die Rio Ave eta Famalicao taldeei, eragindako kalteengatik, baina egoera honetan har daitekeen erabaki bakarra hartu duela adierazi du. Gaineratu du, positibo eman ez dutenek ostegunean froga berriak pasako dituztela.