Itxi

Reala

Kroazian

NK Rijeka - Reala, txuri-urdinen debuta UEFA Europa Ligan

eitb.eus

Talde txuri-urdina NK Rijekaren kontra jokatuko du gaur arratsaldeko 18:55ean Rujevicako futbol-zelaian. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Euskadi Irratian.

0:16
Rijeka Stadium

Realak UEFA Europa Ligako lehen partida jokatuko du arratsaldean Kroaziako NK Rijeka taldearen kontra. Neurketa arratsaldek 18:55ean hasiko da eta norgehiagoka Rijkako Stadion Rujevica futbol-zelaian jokatuko da.

Talde txuri-urdinak Santander LaLigako lider moduan ekingo dio Europako lehen jardunaldiari eta Roberto Olabe kirol-zuzendariak esan duen bezala Europar ez doaz "Pizzak jatera ezta argazkiak ateratzera".

F multzoko beste partida Italian jokatuko da Napoli eta AZ Alkmaar taldeen artean.

Ustezko hamaikakoak

Rijeka: Nevistic; Stefulj, Smolcic, Velikoski, Capan, Tomecak; Loncar, Gnezda Cerin, Andrijasevic, Pavicic eta Kulenovic

Reala: Remiro, Monreal, Le Normand, Aritz, Gorosabel; Zubimendi, Merino, Silva; Portu, Oyarzabal eta Isak.

Estadio: Rujevica (Rijeka)

Epailea: Bartosz Frankowski (Polonia).

Ordua: 18:55

F Multzoko Realaren partida guztien datak eta ordutegiak:

Urriak 22, osteguna

18:55ean

NK Rijeka - Reala

Napoli - AZ Alkmaar

Urriak 29, osteguna

21:00etan

Reala - Napoli

AZ Alkmaar - NK Rijeka

Azaroak 5, osteguna

18:55ean

Reala - Az Alkmaar

NK Rijeka - Napoli

Azaroak 26, osteguna: AZ Alkmaar - Reala (21:00etan)

Abenduak 3, osteguna: Reala - NK Rijeka (21:00etan)

Abenduak 10, osteguna: Napoli - Reala (18:55ean)