Itxi

Reala

Igandean, 16:00etan

Reala-Getafe: Garrantzi handiko norgehiagoka Anoetan

Erredakzioa

Asier Illarramendiren baja da Montanier entrenatzailearen buruhauste nagusia. Erasoan ere zalantzak ditu frantziarrak. Vela eta Ifran dira deialdiko nobedadeak.

  • Getafe-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Getafe-Reala, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak garrantzi handiko neurketa jokatuko du igande honetan Getaferen aurka, etxean (16:00etan). Partida erabakigarria izan daiteke: alde batetik, Montanierren proiektua sendotzeko edo, bestetik, zalantza gehiago sortzeko.

Zaragozan partida kaskarra jokatu zuen talde txuri-urdinak eta aste honetan ateak itxita entrenatu da, Montanierrek hala erabakita. Asier Illarramendi baja izango da eta teknikariak joko sistema alda dezake edo erdilariaren ordez Mikel Aranburu kapitaina jarri.

Erasoan ere zalantzak ditu entrenatzaile frantziarrak. Imanol Agirretxe taldeko golegile nagusia da orain arte, baina hiru jardunaldi daramatza gola lortu barik era aukerak ugariak dira: Carlos Vela, Diego Ifran, Joseba Llorente...

Deialdi osoa honakoa da: Bravo, Ramirez; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Demidov, Iñigo Martinez, Cadamuro, De la Bella; Xabi Prieto, Sarpong, Zurutuza, Mariga, Aranburu, Griezmann; Vela, Agirretxe, Llorente eta Ifran.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella; Aranburu, Mariga, Zurutuza, Xabi Prieto, Griezmann; Agirretxe.

Getafe: Moya; Varela, "Cata" Diaz, Lopo, Miguel Torres; Casquero, Lacen, Ruben Perez; Pedro Ríos, Diego Castro eta Miku.

Futbol-zelaia: Anoeta
Epailea: Estrada Fernandez