Reala
Anoetan
Reala-Real Madril (0-1): Erasoan aukera gutxiegi
Erredakzioa
Donostiako taldeak lehenengo zati txarra jokatu du eta ezin izan du Higuainek jarritako 0-1ekoa irauli. Bigarren zatian txuri-urdinak gehiago izan dira, baina ez dituzte gol aukera garbiak sortu.
-
Reala-Real Madril (0-1). Argazkia: EFE
Realak ezin izan du Mourinhoren taldea norgehagokako aurreneko minutuetan gelditu eta Real Madrilek 0-1 irabazi du Anoetan. Lehenengo zatian itxura kaskarra eman dute Montanierren mutilek eta bigarren zatian hobeto jokatu arren, ezin izan dituzte gol aukera argiak sortu. Madrileko taldeak gutxieneko lana eginda eraman du garaipena.
Philippe Montanierrek bost gizon jarri ditu defentsan Real Madrilen kontraerasoak gelditzeko, baina txuri-urdinek madrildarren erasoa sufritu dute. Lehenengo zatiko laugarren minutuan Cristiano Ronaldok aukera paregabea izan du, baina portugaldarrak ezin izan du gola lortu. Mourinhoren taldeak erraz agindu du zelaian eta Higuainek 0-1ekoa jarri du 8. minutuan. Argentinako aurrelariak ederki gainditu du Claudio Bravo buruz burukoan eta baloia sare barrura bidali du markagailuan 0-1ekoa ezarriz.
Reala ezinean ibili da 0-1ekoaren ondoren eta Montanierren mutilek ezin izan duteerasoan arriskurik sortu. Zuriek berdegunean agintzen jarraitu dute, baina Real Madrilek ez ditu gol aukera garbiak izan. Cristiano Ronaldok falta jaurtiketaz 0-2koa jartzeko abagunea izan du, baina Bravok ederki desbideratu du baloia. 40. minutuan Higuainek bigarren sartu ahal izan du, baina Txileko atezainak adi ibili da baloia gelditzeko.
Bigarren zatian Donostiako taldeak intentsitate gehiagorekin jokatu du eta baloiaren jabetza etxekoentzat izan da. 54. minutuan Mourinhoren mutilek 0-2koa jartzeko aukera izan dute, baina Arbeloaren jaurtiketa kanpora joan da desbideratuta. Txuri-urdinen abagunerik onena Carlos Velak izan du norgehiagokako 59. minutuan, baina mexikarrak ezin izan du Iker Casillas atezaina gainditu.
Antoine Griezmann Dani Estradaren ordez zelairatu du Philippe Montanierrek eta jokalari frantziarrak 1-1ekoa lortzeko aukera izan du urruneko jaurtiketa batez. Hala ere Casillas adi egon da eta madrildarrak ederki desbideratu du Griezmannen errematea. Realak ondo kontrolatu du jokoaren erritmoa, baina gol aukerak urriak izan dira. Partidako azken aukera talde zuriak izan du, baina Real Madrileño jokalariek ezin izan dute Di Mariaren erdiraketa bikaina errematatu.
- Fitxa teknikoa:
0.- Reala: Bravo; Carlos Martinez (Agirretxe, 83. minutuan), Demidov, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, Cadamuro; Estrada (Griezmann, 60. minutuan), Markel Bergara (Pardo, 85. minutuan), Mariga, Xabi Prieto; Vela.
1.- Real Madril: Casillas; Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Lass (Khedira, 68. minutuan), Di Maria, Özil (Kaka, 63. minutuan); Cristiano Ronaldo eta Higuain (Benzema, 81. minutuan).
Gola: 0-1, 9. minutuan: Higuain.