Publizitatea
Itxi

2020/12/13

18:28

Reala

Astelehenean, 13:00etan

Reala, Europa Ligako final-hamaseirenetako aurkariaren zain

Agentziak | Erredakzioa

Txapeldunen Ligatik kanpo geratu diren taldeak zozketan sartuko dira. Donostiarrak ez daude multzoburuen artean.

  • Willian Jose, Realari txartela eman zion golaren egilea

    Willian Jose, Realari txartela eman zion golaren egilea. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak Europa Ligako final-hamaseirenetan izango duen aurkaria zein den jakingo du astelehen honetan, 13:00etan UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan egingo den zozketan.

Txuri-urdinak F Multzoko bigarren sailkatu modura sartu dira final-hamaseirenetan, eta, ondorioz, ez dira multzoburu izango.

Zozketako ontziak honako hauek izango dira:

Multzoburuen ontzia:

Milan (ITA, H multzoko irabazlea), Arsenal (ING, B), Ajax (NED*), Brujas (BEL*), Dinamo Zagreb (CRO, K), Hoffenheim (GER, L), Leicester (ING, G), Bayer Leverkusen (GER, C), Manchester United (ING*), Nápoles (ITA, F), PSV Eindhoven (NED, E), Rangers (SCO, D), Erroma (ITA, A), Shakhtar Donetsk (UKR*), Tottenham (ING, J) eta Vila-real (ESP, I).

Multzoburuak ez direnen ontzia:

Anberes (BEL, J multzoko 2.a), Benfica (POR, D), Braga (POR, G), Izar Gorria (SRB, L), Dinamo Kiev (UKR*), Granada (ESP, E), Krasnodar (RUS*), Lille (FRA, H), Makabi Tel Aviv (ISR, I), Molde (NOR, B), Olympiakos (GRE*), Real Sociedad (EUS, F), Salzburgo (AUT*), Slavia Praga (CZE, C), Wolfsberg (AUT, K) eta Young Boys (SUI, A).

(*): Txapeldunen Ligatik datozen taldeak.

Taldeek ez dute aurreko multzoan aurkari izan duten talde baten aurka jokatuko, ezta herrialde bereko talde baten aurka.

Beste baldintza bat dago Errusiako eta Ukrainako taldeen kasuan. Bi herrialde horietako taldeek ez dute elkarren aurka jokatu, UEFAko Batzorde Exekutiboak bi herrialdeek bizi duten egoera soziopolitikoaren ondorioz hartutako erabakiaren arabera.

Final-hamaseirenetako partidak otsailaren 18an eta 25ean jokatuko dira, 18:55ean eta 21:00etan.

Final-zortzirenetako zozketa otsailaren 26an egingo dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena