Itxi

Reala

BBVA Liga

Montanierrek arazoak ditu Espanyolen kontrako defentsa prestatzeko

Erredakzioa

Donostiako taldeak ez ditu Alberto de la Bella eta Iñigo Martinez jokatzeko moduan izango, Kataluniako taldearen kontra.

  • Philippe Montanier. Argazkia: EFE

    Philippe Montanier. Argazkia: EFE

Baliteke Philippe Montanier Realeko entrenatzaileak azken aukera izatea igandean, Anoetan, Espanyolen aurka. Donostiako taldeak Kataluniako taldea mendean hartu eta azken bolada txarrari buelta eman nahi dio; izan ere, puntu bakarra lortu du azken 27 puntu posibleetatik.

Horrez gain, Montanierrek ez ditu Alberto de la Bella eta Iñigo Martinez jokatzeko moduan izango; lehenengoa minduta dago eta bigarrena, Rayo Vallecanoren kontrako partidan txartel gorria ikusi eta gero, zigortuta.

Hori dela eta, Liassine Cadamurok De la Bella ordezkatu du eta Mikel Gonzalez, berriz, Iñigo Martinezen postuan kokatuko du. Horrela, Realak defentsa berri batekin jokatuko du hil edo biziko partida bat.