Itxi

Reala

FINAL-HAMASEIRENAK

Realak kanporaketa bideratzeko emaitza ona lortzea du helburu

A. B. | EITB Media

Talde txuri-urdinak Manchester United izango du aurkari ostegun honetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Neurketa Turinen jokatuko da, 18:55ean.

  • Reala

    Realeko jokalariak Turingo Allianz Stadiumean. Argazkia: Reala

Realak Manchester United izango du aurkari ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetarako joaneko partidan. Neurketa Turingo Allianz Stadiumen jokatuko da, 18:55ean.

Bolada onean iritsi da talde txuri-urdina, eta badirudi Imanol Alguacil entrenatzaileak Ligan Getaferen aurka erabili zuen hamaikakoa errepikatuko duela. Ingalaterrako taldearen aurkako norgehiagoka jokatzeko prest ez dauden jokalari bakarrak Carlos Fernandez aurrelaria eta Miguel Angel Moya atezaina dira.

Manchester United ez da unerik onenean iritsi neurketa honetara, Premier Leaguen lider izan ostean, azken jardunaldietan ez baitu maila ona eman. Sailkapeneko lehen postua galdu du, eta gero eta urrunago du City. Gainera, Edison Cavani, Donny van de Beek eta Paul Pogba min hartuta ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Zaldua, Aritz, Zubeldia, Monreal, Illarramendi, Merino, Silva; Oyarzabal, Januzaj, Isak.

Manchester United: Henderson; Telles, Maguire, Lindelof, Wan-Bissaka; Fred, McTominay; Fernandes, Martial, Rashford, Greenwood.

Epailea: Sandro Scharer (Suitza).

Zelaia: Juventus Stadium, Turin (Italia).

Ordua: 18:55.