Reala
Europa Liga
Realak garaipena lortu nahi du Old Trafforden
A. B. | EITB Media
Talde txuri-urdinak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegunean Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joaneko neurketa 0-4ko emaitzarekin galdu zuen Realak.
-
Januzaj, joaneko Reala-Manchester United partidan. Argazkia: EFE
Realak Manchester United izango du aurkari ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidan. Talde txuri-urdinak 0-4ko emaitzarekin galdu zuen joaneko neurketa, eta Old Trafforden garaipena lortzea izango du helburu.
Imanol Alguacil entrenatzaileak deialditik at utzi ditu David Silva eta Asier Illarramendi. Gainera, Le Normandek ezingo du jokatu partida bateko zigorra bete behar duelako, eta Aritz Elustondo min hartuta dago.
Manchester Unitedek oso bideratuta du kanporaketa, eta aldaketak egin ditzake ohikoak ez diren jokalariei minutuak emanez. Scott McTominay, Paul Pogba eta Donny Van de Beek ez daude jokatzeko prest.
Ustezko hamaikakoak:
Manchester United: Henderson; Telles, Bailly, Tuanzebe, Wan-Bissaka; Matic, Fred, Mata; James, Greenwood eta Rashford.
Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Sagnan, Muñoz; Guevara, Merino, Guridi; Oyarzabal, Januzaj eta Isak.
Epailea: Lawrence Viisser (Belgika).
Zelaia: Old Trafford. (Osteguna, 21:00etan)