Itxi

Reala

Lan ona Zubietan

Realaren golak, harrobikoen oinetatik

Erredakzioa

Donostiako taldearen golen % 90 Zubietan egindako jokalariek sartu dituzte.

  • Agirretxe eta Ansotegi. Argazkia: EFE

    Agirretxe eta Ansotegi. Argazkia: EFE

Realak Lehenengo Mailan gol gutxien sartzen dituen taldeetako bat da eta Gipuzkoako taldearen harrobitik igaro ez den jokalari bakarrak sartu du gola aurten, Carlos Velak, hain zuzen. Gainerako gol guztiak Zubietan hazitako jokalariek sartu dituzte.

Harrigarria da atzelariek sartu duten gol kopurua. Izan ere, Dani Estradak bi gol eta Iñigo Martinezek hiru sartu dituzte. Horrez gain, Imanol Agirretxe aurrelaria golegile nagusia izaten ari da; bost gol egin ditu, bederatzi partidatan.