Itxi

Reala

Igandean 19:45ean

Racing-Reala: Hobekuntza berretsi nahi dute txuri-urdinek

Erredakzioa

Gorka Elustondo da Philippe Montanierrek duen baja garrantzitsuena. Bi aukera dite teknikari frntziarrak: bigarren aurrelari bat sartzea edo Elustondoren lekuan beste jokalari bat jartzea.

  • Realako, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Realako, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak Racingi egingo dio bisita igande honetan (19:45etik aurrera) eta txuri-urdinen helburua bolada onari jarraipena ematea eta azken jardunaldietako hobekuntza berrestea izango da.

Donostiarrak egoera arriskutsuan ziren duela hilabete, baina jarraian bi garaipen eta beste bi berdinketa lortu dituzte eta Kopan, gainera, erraz gainditu zuten Granda (4-1).


Gorka Elustondo
da Philippe Montanierrek duen baja garrantzitsuena. Bi aukera ditu teknikari frantziarrak: bigarren aurrelari bat sartzea edo Elustondoren lekuan beste jokalari bat jartzea.

Ustekoz hamaikakoak:

Racing: Toño; Alvaro, Torrejon, Bernardo, Cisma; Arana, Colsa, Diop, Munitis; Adrian eta Stuani.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Aranburu, Mariga, Griezmann, Zurutuza, Vela; Agirretxe.

Epailea: Velasco Carballo
Futbol-zelaia: Sardinero.
Ordua: 19.45.