Reala
Taldearen kontrako kritikak
Kopako porrotak Ligan eragina izango duen beldur da Reala
Erredakzioa
Gipuzkoako hiriburuko kirol-egunkarietan taldearen kontrako kritikak izan dira. "Kanporaketa iraingarria" edo"porrota" hitzak erabili dituzte, besteak beste.
-
Osasuna - Reala, artxibozko irudia. Argazkia: EFE
Realeko zaleek ez dute oraindik ulertu taldea nola geratu zen Errege Kopatik kanpo, Son Moixen lehen gola sartu eta gero (6-1). Horregatik, Kopako porrotak Ligan eraginik ez izatea espero dute.
Gipuzkoako prentsak sutsuki kritikatu du Donostiako taldea, eta taldearen kontrako hainbat adierazpen egin ditu ("kanporaketa iraingarria", "porrota"…).
Bestalde, Zubikarai atezainak eta Mariga nigeriarrak hartu dituzte kritika gehien, lehenengoak gol batean egindako akatsarengatik eta bigarrenak, berriz, Montanierren hamaikakoan oraindik lekurik lortu ez duelako.