Reala
Larunbatean, 22:00etan
Valencia-Reala: Kopako porrotaren ostean burua altxatzeko aukera
Erredakzioa
Iragan asteartean Realeko jokalarien aurka erabilitako hitz gogorrak zehaztu ditu Philippe Montanier entrenatzaile txuri-urdinak.
-
Carlos Vela partida batean. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
"Atzo desengainu bat izan zela esan nuen, baina bero nintzelako izan zen. Partida siensgaitza izan zen, 30 minututan joko maila altua erakutsi genuen, baina zazpi minututan zerbait irrazionala gertatu zen. Garrantzitsuena aurrera egitea eta iragana ahaztea da", adierazi du Frantziako entrenatzaileak prentsaurrekoan.
Asteburuan Valentzia bezalako "talde handi" baten aurka neurketa dutela gogorarazi du Montanierrek. "Entrenatzailea ez dut ondo ezagutzen, baina oso ona dela badakit, eta taldea momentu ezin hobea pasatzen ari da etxean. Zenbait jokalari ezagutzen ditut eta oso onak dira, Tino Costaren kalitatea eta bizitasuna esaterako. Talde handia da, munduko bi onenen ostean Ligako hirugarrena da. Jokalari arriskutsu asko dituzte", erantsi du Montanierrek.
Elustondo zalantza oinaren azpialdean duen arazo batengatik eta Xabi Prieto hamaikakotik at gera daiteke azken norgehiagoketan izandako errendimendu eskasa dela-eta.
Aurrealdean Imanol Agirretxe golak egiten saiatuko da, Carlos Velaren laguntzaz. Aurrelari mexikarra une goxoan dago eta txuri-urdinen erasoko jokoa bideratzen ari da azken neurketetan.