Itxi

Reala

Lesioa

Isakek, minduta, lau partida galduko ditu

EITB MEDIA

Suediarrak lesio bat du ezker izterreko bizeps muskuluan. Ohiko jardueretara sintomen bilakaeraren arabera bueltatuko da.

  • Isak, minduta

    Isak, minduta

Realeko Alex Isak jokalariak ezin izan zuen amaitu aurreko asteburuko Sevillaren kontrako partida Reale Arenan futbol-zelaian.

Talde txuri-urdinak bere web atarian adierazi du aurrelariaren egoera, "egindako irudi probetan lesio bat ikusi da ezker izterreko bizeps muskuluan. Fisioterapia bidez tratatzen hasi da. Ohiko jardueretara pixkanaka itzuliko da, sintomen bilakaeraren arabera".

Beraz, gutxienez hiru aste egon daiteke berdegunetatik at eta tartean lau partida galduko lituzke, hots, osteguneko Granadaren kontrakoa, igandekoa Elxen, Liga Europakoa Monakoren aurka Donostian eta urriaren 3ko neurketa Getaferen etxean.