Itxi

Reala

Santander Liga

Berdinketa Realaren eta Sevillaren artean (0-0)

EITB MEDIA

Oyarzabalek penalti bat huts egin du lehen zatian. Talde txuri-urdinak gehiago merezi izan du, baina ez dute asmatu Bonoren aurrean.

0
Real Sociedad vs Sevilla: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Realak eta Sevillak Santander Ligako bosgarren jardunaldiko neurketa jokatu dute Reale Arena futbol-zelaian. Imanol Alguacil entrenatzaile gisa Realak ez du inoiz Sevillari irabazi.

Partida erritmo handiarekin hasi da, jaberik gabe eta oso parekatua. Bi taldeen erasoko presioak eragina izan du jokoan eta arazoak izan dituzte baloia atzetik jokatuta ateratzeko.

Lehen gol abagunea 24. minutuan heldu da, penaltiz. Area barruan eskuarekin jo du Sevillako defentsa batek eta epaileak, VAR deituta, penaltia adierazi du; Mikel Oyarzabali Bonok hamaika metrotatik egindako jaurtiketa gelditu egin dio eta markagailua ez da mugitu.

34. minutuan talde txuri-urdinak bigarren aukera bat izan du gola egiteko. Isakek area txikian jaurti, baina berriro Bonok geldiketa bikaina egin du. Hiru minutu geroago suediarrak berak berdegunea utzi behar izan du minduta eta bere ordez Adnan Januzaj atera da.

Realak hobeto jokatu du, baina markagailua ez da mugitu eta atsedenaldira hutsean heldu da.

Bigarren zatian Sevilla ezberdin bat ikusi da. Aurrera pausoa eman du Julen Lopetegiren taldeak eta lehen minutuetan Alex Remiroren atera hurbildu da ere. 54. minutuan heldu da Sevillaren abagune argiena, Papu ezker hegaletik sartu eta bere erdiraketa Realeko atezainak urrundu egin du.

57. minutuan Oyarzabalen ordezkapena heldu da, oso partida eskasa egin du kapitainak. Hurrengo minutuan Navasen erdiraketa Ocamposek buruz jo eta langatik gora joan da.

Hortik aurrera ezer gutxi gertatu da berdegunean nahiz eta bi entrenatzaileak aldaketak egin. Rafa Mirrek 85. minutuan egindako jaurtiketa Remirok kornerra alderatu du eta Guevararen burukada 92.ean kanpora joan da.

Azkenean puntu banaketa.

Remiro

Alex Remiro

Isak eta Kounde

Kounde eta Isak