Itxi

Reala

SmartBank Liga

Ipuruak hartuko du Real Sociedad B – Ponferradina lehia

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak zelai aldaketa eskatu du, Reale Arenako berdegunearen egoera zaintzeko xedearekin.

  • Ipuruako futbol-zelaia.

    Ipuruako futbol-zelaia. Argazkia: EFE

Realak asteazken honetan jakitera eman duenez, igandean Sansek eta Ponferradinak jokatu behar duten SmartBank Ligako 9. jardunaldiari dagokion neurketa Eibarko Ipurua futbol-zelaian jokatuko da.

Hala, talde txuri-urdinak, Reale Arenako berdegunearen egoera zaintzeko asmoz, zelai aldaketa eskatu du bere filialak Leongo taldearen aurka jokatuko duen norgehiagokarako.

Partida 14:00etarako dago aurreikusita. Partida horretarako, Ipuruako harmailek euren edukieraren 100 % hartu ahal izango dute, koronabirusaren pandemiaren harira indarrean jarritako neurri murriztaileak bertan behera geratuko baitira ostegunean.