Itxi

2021/10/05

20:52

Futbola

Neurri berriak

Zein izango dira Euskadiko kirol-esparruetako edukierak urriaren 7tik aurrera?

A. A. | EITB MEDIA

Futbol-estadioek eta frontoiek % 100eko edukiera izango dute. Hala, Reale Arena izango da bere edukiera osoa berreskuratu ahal izango duen Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeen zelaien arteko lehena.

  • Realeko zaleak Reale Arenan.

    Realeko zaleak Reale Arenan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostegun honetatik aurrera (urriak 7), Euskal Autonomia Erkidegoko futbol-estadioek euren edukieraren % 100 hartu ahal izango dute, orain arteko % 60ko muga atzean utzita.

Horrela, honako egun hauetan egingo dute bat berriro Lehen eta Bigarren Mailako euskal taldeek euren zaleekin inolako edukiera mugarik izan gabe:

 

Ipurua (urriaren 10ean): Reala B – Ponferradina (Neurketa Reale Arenan jokatzekoa zen, baina Realak zelai-aldaketa eskatu du).

Ipurua (urriaren 15ean): Eibar – Almeria

Lezama (urriaren 16an): Amorebieta – Cartagena

Reale Arena (urriaren 16an): Reala – Mallorca

Mendizorrotza (urriaren 18an): Alaves – Betis

San Mames (urriaren 23an): Athletic – Vila-real

 

5.000 lagunetik beherako edukiera duten espazio itxietara ere 100 % edukiera bueltatuko da, eta horixe da frontoien kasua. Asteburu honetan, adibidez, Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partidak publiko murrizketarik gabe jokatu ahal izango dira.

 

% 80eko muga 5.000 lagunetik gorako edukiera duten espazio itxietan

5.000 lagunetik gorako edukiera duten espazio itxiak diren esparruetan antolatutako ekitaldietarako, berriz, % 80eko mugari eutsiko dio EAEk, hori da, hain zuzen ere, Buesa Arena (Baskonia) eta Bilbao Arena (Bilbao Basket)saskibaloiko kantxen kasua.

Beste zenbait murrizketa

Horrez gain, maskara erabiltzen jarraitu beharko da barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean. Azkenik, ekitaldietan jateko eta edateko debekuari eutsiko zaio, barrualdeetan zein kanpoaldeetan, baldin eta helburu horretara bideratutako eremu batean ez bada.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;