Itxi

Reala

Igandean Mallorcaren aurka

Garaipena, helburu bakarra

Erredakzioa

Elustondo, lesionatuta, eta Asier Illarramendi, zigortuta, baja izango dira norgehiagoka honetarako. Bestalde, David Zurutuza sendatu da eta hasieratik joka dezake.

  • Reala-Mallorca, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Reala-Mallorca, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Realak Mallorca hartuko du Anoetan igande honetan 18:00etatik aurrera. Granadaren aurka eskainitako irudi kaskarra ahaztu nahi dute txuri-urdinek eta garaipena izango dute helburu. Sailkapena oso berdinduta dago eta garaipen batek Europako postuetan jar dezake taldeak, baina porrotak, ordea, jaitsieran.

Elustondo, lesionatuta, eta Asier Illarramendi, zigortuta, baja izango dira norgehiagoka honetarako. Bestalde, David Zurutuza sendatu da eta hasieratik joka dezake.

Montanierrek erdialdean dauka zalantza nagusia. Ruben Pardok aukera izan dezake. Gazteak gol bikaina lortu zuen duela bi aste Sevillaren aurka, baina aurreko jardunaldian hasierako hamaikakotik kanpo utzi zuen teknikari frantziarrak. Real zale zein jokalariek present dute Kopako jipoia.

Ustezko hamaikakoak:

Reala; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Ruben Pardo, Aranburu, Griezmann, Xabi Prieto, Vela; eta Agirretxe.

Mallorca: Aouate; Chico, Nunes, Ramis, Caceres; Pereira, Tissone, Martí, Castro; Víctor eta Hemed.

Epailea: Paradas Romero
Futbol-zelaia: Anoeta.
Ordua: 18.00.