Reala
Sturm Grazen aurka
Realak bigarren garaipena jarraian lortu nahi du Europa Ligan
A. B. E. | EITB Media
Talde txuri-urdinak Sturm Graz izango du aurkari ostegunean Reale Arenan, 18:45ean, Europa Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidan.
-
David Silva, Sturm Grazen aurkako 3. jardunaldiko partidan. Argazkia: EFE
Realak Sturm Graz izango du aurkari Europa Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partida ostegunean Reale Arenan, 18:45ean. Talde txuri-urdinak bigarren garaipena jarraian lortu nahi du txapelketa honetan.
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldea B multzoko bigarren postuan dago 5 punturekin, eta azken sailkatua den Sturm Graz (0 puntu) izango du aurkari. Monako (7 puntu) liderrak sailkapeneko 3.a, PSV (4 puntu) izango du aurkari.
Mikel Oyarzabal min hartuta dago, eta ezingo du jokatu. Bestalde, Isaken parte-hartzea kolokan dago, azken lansaioan ez baita taldekideekin batera aritu. Beste zalantzetako bat da atepean Matt Ryan edo Alex Remiro egongo den.
Sturm Graz bolada txarrean iritsiko da Reale Arenara. Gainera, jokatu ezinik ditu Otar Kiteishvili, Jusuf Gazibegovic, Stefan Hierländer eta Jon Gorenc Stankovic.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Remiro; Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Muñoz; Silva, Zubimendi edo Guevara, Merino; Januzaj, Sorloth eta Portu.
Sturm Graz: Siebenhandl; Dante, Wuthrich, Geyrhofer, Jager; Kuen, Prass, Ljubic; Niangbo, Jantscher eta Yeboah.
Epailea: Andris Treimanis (Letonia).
Estadioa: Reale Arena. (Ostegunean, 18:45ean).