Itxi

Reala

EUROPA LIGA

Sturm Graz futbol taldeak covid-19aren hainbat positibo atzeman ditu, Realaren kontra jokatu ondoren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kelvin Yeboah aurrelariak positibo eman zuen ostegunean Reale Arenan, Europa Ligako Realaren aurkako partida egunean, eta berrogeialdian jarraitzen du ordutik Donostiako hotel batean.

  • Realaren eta Sturm Grazen arteko partida

    Realaren eta Sturm Grazen arteko partida. Irudia: EFE

Iragan ostegunean Europa Ligan Realarekin berdindu zuen Sturm Graz taldeko zenbait jokalari eta talde teknikoko kideek positibo eman dute covid-19an, antigeno test bat egin ostean, Austriako taldeak iragarri duenez.

Taldeak Twitterren azaldu duenez, larunbat honetan egindako antigeno probetan, "hainbat jokalarik eta talde teknikoko kidek" positibo eman dute koronabirusean.

Ondorioz, Altachen aurkako ligako partida bertan behera utzi ala ez eztabaidatzen ari dira.

Kelvin Yeboah aurrelariak positibo eman zuen ostegunean Reale Arenan, Europa Ligako Realaren aurkako partida egunean, eta berrogeialdian jarraitzen du ordutik Donostiako hotel batean.

Gainerako taldekideek PCR proba bat egin zuten ostiralean, eta negatibo eman zuten kasu guztietan. Atzo beste test bat egin zuten, antigenoekin oraingoan, eta hor atzeman ziren positiboak.