Itxi

Reala

Zigorra

Realari 602 euroko isuna ezarri diote Real Madrilen aurkako partidan objektuak zelaira jaurtitzeagatik

EITB Media

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak 602 euroko isunarekin zigortu du Donostiako kluba, Reale Arenan jokatu zen Real Madrilen aurkako Santander Ligako norgehiagokan zelaira objektuak botatzeagatik.

  • Reale Arena

    Reale Arenako harmailak Real Madrilen aurkako partidaren aurretik. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak 602 euroko isuna jarri dio Realari, abenduaren 4an Reale Arenan jokatu zen talde txuri-urdinaren eta Real Madrilen arteko Santander Ligako partidan Reale Arenako harmailetatik zelaira objektuak jaurti zituztelako.

Lehiaketa Batzordeak arintzat jo du iragan larunbateko objektuen jaurtiketa, eta 110. artikulua aplikatuta, klubari 602 euroko isuna jartzea erabaki du, Realaren helegiteak atzera botata.

Realak hirugarrenez jaso du Lehiaketa Batzordearen isuna, momentuz, estadioa ixteko mehatxurik jaso gabe. Urriaren 31n jokatu zen Athleticen aurkako euskal derbian ere objektuak jaurti zituzten zelaira Reale Arenako harmailetatik.