Reala
Asteazkenean, 20:00etan
Levanteren aurka hiru puntuak eskuratu behar ditu Realak
Erredakzioa
Griezmannek partida bateko zigorra du eta Montanierrek aldaketak egin beharko ditu hamaikakoan. Mikel Aranburuk Markel Bergararen tokia hartuko du eta baliteke Agirretxe titular izatea.
Antoine Griezmann gabe jokatu beharko dute txuri-urdinek Levanteren aurka, Mâcon hiriko ezkertiarrak partida bateko zigorra baitu. Hala ere, Realak Anoetan sendo jarraitu behar du sailkapenean aurrerapausoa emateko. Donostiako taldeak etxean jokatutako azken lau neurketak irabazi ditu eta etxetik kanpora joko ona erakutsi dute, nahiz eta porrotak jaso.
Erasoan Imanol Agirretxek jokatuko duela dirudi. Usurbilgo aurrelariak Zaragozaren aurka bi gol eskuratu zituen, baina Getaferen aurka atseden hartu zuen.
Erdialdean, Markel Bergara min hartuta dago eta azken unera arte zalantzan egongo da jokatzeko moduan den. Mikel Aranburuk hartuko du Bergararen tokia hasierako hamaikakoan eta Mikel Gonzalez defentsara itzuliko da, partida bateko zigorra bete eta gero.
Levantek sailkapeneko laugarren postuari eusteko helburuarekin jokatuko du Anoetan. Azken lau partidetako hiru irabazi ditu Valentziako taldeak eta aurkari gogorra izango da txuri-urdinentzat.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Aranburu, Illarramendi, Xabi Prieto, Zurutuza, Vela eta Agirretxe.
Levante: Munua; Venta, Ballesteros, Cabral, Del Horno edo Juanfran; El Zhar, Xavi Torres, Iborra edo Farinos, Barkero; Ghezzal edo Rubén eta Kone.