Itxi

Reala

Fitxaketa

Realak Synne Jensen aurrelari norvegiarra fitxatu du 2024a arte

Norvegiako Toppserien Ligako Stabæk FK taldean jokatu ditu Jensenek azken bost denboraldiak.

  • Synne Jensen. Argazkia: Reala

    Synne Jensen. Argazkia: Reala

Realak eta Stabæk FK taldeak akordioa lortu dute Synne Jensen 25 urteko aurrelari norvegiarrak talde txuri-urdinean joka dezan 2023-2024ko denboraldia arte, Realak bere webgunean iragarri duenez.

Norvegiako Toppserien Ligako Stabæk FK taldean jokatu ditu Jensenek azken bost denboraldiak. Aurretik, 2015-2016ko denboraldian, Alemaniako VfL Wolfsburgon jokatu zuen. Jokalari txuri-urdin berriak 2014. urteko denboraldian egin zuen debuta Norvegiako selekzioarekin.

Gipuzkoako Poliklinikan azterketa medikoa egin eta Reale Arena bisitatu ostean, Jokin Aperribay presidenteak lagunduta, aurrelari norvegiarrak esan du "oso pozik" eta "taldearekin lanean hasteko irrikaz" dagoela.