Reala
Rayoren aurka
Emaitzen bolada txarrari amaiera eman nahi dio Realak
Erredakzioa
Dani Estrada eta Carlos Martinez jokatzeko prest daude, baina ez ordea Mikel Gonzalez. Gauzak horrela, hasieratik jokatzeko aukera ugari ditu Vadim Demidovek.
-
Agirretxeren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak Rayo Vallecano hartuko du igande honetan BBVA Ligako 31. jardunaldiko partidan (21:30ean). Txuri-urdinek emaitzen bolada txarrari amaiera eman nahi diote, garaipena eskuratu eta zaleei eskaini (batzuk haserre daude Madrilgo gau irteera dela eta).
Etxetik kanpoko talde onenen artean dago Rayo eta gogoratzekoa da lehen itzuliko neurketan 4-0 gainditu zuela Madrilgo taldeak Reala.
Dani Estrada eta Carlos Martinez jokatzeko prest daude, baina ez ordea Mikel Gonzalez. Gauzak horrela, hasieratik jokatzeko aukera ugari ditu Vadim Demidovek.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez, Demidov, De la Bella; Aranburu, Illarramendi, Zurutuza, Vela, Prieto; Agirretxe.
Rayo Vallecano: Joel; Tito, Arribas, Labaka, Casado; Movilla edo Trashorras, Javi Fuego; Piti, Michu, Armenteros; eta Diego Costa.
Epailea: Pérez Montero.
Futbol-zelaia: Anoeta. (Igandean. 21:30ean).