Itxi

Reala

Erreginaren Kopa

Reala, Barçaren aurka ezustekoa emateko prest

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak Bartzelonaren kontra neurtuko ditu indarrak martxoaren 16an Erreginaren Kopako final-laurdenetako partidan. Zubietan jokatuko da iluntzeko 20:45ean.

2:52
Natalia Arroyo

Realak eta Bartzelonak elkarren aurka jokatuko dute Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida, 20:45ean, Zubietan. Txuri-urdinak ezustekoa ematen saiatuko dira egungo txapeldunaren aurka.

Realak igandean Betisen aurka garaipena (0-3) lortu zuen hamaikako bera aterako du; hortaz, Adriana Nanclares atezaina, Iraia Iparragirre, Maddi Torre eta Cecilia Marcos ez dira prest izango biharko neurketarako.

Donostiarrek erronka zaila dute oraindik partidarik galdu ez duen talde kataluniarraren aurka. Ligan jokatutako bi norgehiagokak galdu zituen Realak: 8-1 Johan Cruffen eta 1-9 Zubietan.

Hala ere, Natalia Arroyo entrenatzaileak eta taldeak ez dute bihar ezustekoa emateko ilusioa galdu: "jakitun gara partidaren zailtasunaz. Ligako txapelduna etorriko zaigu, baina hau beste lehiaketa bat da. Kopa da, kanporaketa bat, eta beste faktore batzuk eragina izan dezakete. Beraz, zergatik ez?", adierazi du. "Badakigu badugula aukeraren bat, beste partida batzuetan baino txikiagoa, aurkaria indartsua delako, baina ilusioa egiten digu sinestea", gaineratu du.