Reala
1-1 Anoetan
Puntu garrantzitsua lortu dute txuri-urdinek Vila-realen aurka
Erredakzioa
Carlos Velak 85. minutuan eskuratu du berdinketaren gola. Lotinaren taldearen gola Marcos Sennak lortu du lehenengo zatiko 42. minutuan.
-
Reala-Vila-real (1-1). Argazkia: EFE
1.- Reala: Bravo; Dani Estrada, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Elustondo, Aranburu (Pardo, 65. minutuan), Xabi Prieto, Zurutuza (Griezmann, 57. minutuan), Vela, Agirretxe (Llorente, 78. minutuan).
1.-Vila-real: Diego Lopez; Musacchio, Mario, Zapata, Catala; Marcos Senna, Hernan Perez (Angel, 80. minutuan), Borja Valero (Marchena, 90. minutuan), Bruno; De Guzman (Cani, min. 60), Marco Ruben.
Golak: 0-1, 42. minutuan: Marcos Senna. 1-1, 86. minutuan: Vela.
Montanierren taldeak puntu garrantzitsua eskuratu du Anoetan Lotinaren Vila-realen aurka. Sennak markagailuan goitik jarri du talde horia lehenengo zatiko 42. minutuan, baina Carlos Velak (85. minutuan) berdinketaren gola eskuratu du.
Vila-realek hartu du norgehiagokako pisua lehenengo zatian, baina Lotinaren mutilek ezin izan dute Realaren defentsa gainditu. Montanierren mutilek kontraerasoa bilatu dute aurreneko minutuetan, baina txuri-urdinek ezin izan dute erasoan arriskurik sortu.
Partidako aurreneko abagune argia talde horiak izan du 32. minutuan, baina Hernan Perezen jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Jarraian, Donostiako taldearen erantzuna eman du Xabi Prietok eta gipuzkoarrak zutoinera bidali du jaurtiketa gogorra. Neurketa animatzen joan da apurka eta aukera gehiago sortu dituzte bi taldeek. De Guzmanek urruneko saiakera egin du 37. minutuan, baina Canadako jokalariaren jaurtiketa gora joan da.
Lotinaren mutilek lehenengo zatiko 42. minutuan eskuratu dute 0-1ekoa. Marcos Sennak area ertzetik jaurti du eta baloia sare barrura joan da. Honela, atsedenaldira talde horia markagailuan goitik joan da.
Bigarren zatian bi taldeek intentsitate handiagoa ezarri dute berdunean eta gol aukera argia izan dira bi ateetan. Diego Lopezek Imanol Agirretxeren errematea maisuki desbideratu du 48. minutuan eta Claudio Bravok Marco Rubenen saiakera ate azpitik atera du, 54. minutuan. Txileko atezainak beste gelditu erabakigarri bat egin behar izan du 60. minutuan, Canik 0-2koa lortzeko abagune ederra izan baitu.
Realaren erantzuna Xabi Prietok eman du berriro, baina erdilari txuri-urdinaren jaurtiketa langa gainetik kanpora joan da. Montanierren mutilak berdinketaren bila murgildu dira erasoan eta Carlos Velak 1-1ekoa jartzea lortu du 85. minutuan. Mexikoko aurrelariak txilenaz lortu du Gipuzkoako taldearen gola eta Realak puntu garrantzitsua lortu du Anoetan.