Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Remirok kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte

EITB Media

Alex Remiro atezainak 2027ko ekainaren 30era arte luzatu du talde txuri-urdinarekin lotzen duen kontratua.

  • Alex Remiro

    Alex Remiro (Reala) baloia aldentzen Athleticen aurkako euskal derbian. Argazkia: EITB Media

Alex Remiro atezainak kontratua berritu du Realarekin 2027ko ekainaren 30era arte, asteazken honetan (ekainak 29) klubak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez.

Remiro 2019an fitxatu zuen Realak Athleticetik atezainari talde zuri-gorriarekin zuen kontratua amaitu ostean. Guztira, 112 partida jokatu ditu Realarekin hiru denboralditan. 2021-2022 denboraldian 22 partidatan ez zuen golik jaso.

"Remiroren kontratu berritzearekin Realaren atea ondo babestuta dago Nafarroako atezainarekin eta Matt Ryanekin", gaineratu du Realak Remirok kontratua luzatu duela jakinarazi duen oharrean.