Itxi

Reala

INGALATERRAKO EUROKOPA

Amaiur Sarriegik Eurokopa jokatuko du Alexia Putellas lesionatuaren ordez

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sergio Vilda hautatzaileak jokalari katalana ordezkatzeko deitu du Realeko aurrelaria.

  • Amaiur Sarriegi

    Amaiur Sarriegi

Amaiur Sarriegi Realeko aurrelaria asteazken honetan batuko da Espainiako selekzioak Ingalaterran egingo duen kontzentraziora. Espainiak ostiral honetan egingo du debuta 2022ko Eurokopan, Finlandiaren aurka, hain zuzen ere, 18:00etan (Euskadiko ordua).

Sarriegi kontinenteko hitzordu nagusirako prestaketa-fasean aukeratutako 28 jokalarien artean egon zen, baina, gerora, Sergio Vilda hautatzaileak ez zuen behin betiko zerrendan sartu.

Hala ere, orain Alexia Putellasek utzitako lekua betetzera dator, kataluniarrak belaunean izandako lesio larriaren ondorioz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena