Reala
Santander Liga
Brais Mendezen gol batek garaipena eman dio Realari Elxen (0-1)
I. G. | EITB MEDIA
Donostiako taldeak alferrik galdu du Mikel Merinok jaurtitako penalti bat, baina jokoan eta abaguneetan jaun eta jabe izan da, batez ere lehen zatian.
-
Realeko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE
Brais Mendezen gol batek eman dio Realari denboraldiko bigarren garaipena, Elxeren aurka. Hasieratik hasi da Imanol Alguacilen taldea partidaren bila eta nahiz eta etxekoen areara sarritan iritsi, txuri-urdinek ezin izan dute atea zulatu 20. minutura arte. Partidan atera egindako lehen jaurtiketa Colladok egin du, 16. minutuan, areaz kanpo egindako jaurtiketa batekin, kanpotik barrura sartuz, baina Remirok erraz gelditu du.
Elx - Reala partidaren laburpena (0-1):
Realak berehala eman dio erantzuna jokaldi horri eta 18. minutuan Take Kubok jaurtiketa gogor bat egin du, baina baloia Edgar Badiak bereganatu du. Hori gutxi ez eta bi minutu beranduago, Zubimendik emandako pase bikain bat jasota, Brais Mendez Elxeko atezainaren aurrean bakar-bakarrik geratu eta baloia sareratu du. 20. minutuan egindako gol horrek eman dio garaipena Realari.
34. minutuan Realak partidan abantaila handiagoa hartzeko aukera izan du. Chori egindako penalti batean, Merinok penaltia panenka erara jaurti eta Edgar Badiak erraz hartu du eskuekin baloia.
Atsedenaldia eta gero Realak ez du lehen zatian bezain beste min egin. Hala ere, bigarren zatia hasi berritan Brais Mendezen eta David Silvaren eskutik bi aukera izan dituzte txuri-urdinek. Gerora, donostiarrek baloiarekin erosotasuna galdu eta partida berdindu egin da.
Etxeko taldeak egindako aldaketek bere fruitua eman eta partida berdintzeko puntuan egon dira Colladok Gutiri emandako pase baten ondoren egindako jaurtiketaren ostean. Remirok behar bezala erantzun eta Elxeren aukera ezerezean utzi du.
Azken minutuetan Elxek hortzak estutu eta Reala mendean hartzeko saiakerak egin baditu ere, Alguacilen mutilek emaitzari eutsi eta etxekoen azken erasoak gelditu dituzte. Azkenea, Realak garaipna lortu du, aparteko estutasunik gabe.
Fitxa teknioka:
0 - Elx: Edgar Badia; Pol Lirola (Palacios, 46. minutuan), Roco, Bigas, Mojica; Collado, Mascarell (Domingos Quina, 77. minutuan), Gumbau (Raul Guti, 46. minutuan), Tete Morente, Roger Marti (Pere Milla, 60. minutuan) eta Ponce (Lucas Boye, 60. minutuan).
1 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Pacheco, 88. minutuan), Zubeldia (Elustondo, 61. minutuan), Le Normand, Ahien; Zubimendi, Merino, Silva (Illaramendi, 78. minutuan), Brais Mendez, Kubo (Barreanetxea, 78. minutuan) y Cho (Karrikaburu, 61. minutuan).
Gola: 0-1, 19. minutuan: Brais Mendez.
Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia erakutsi die Elxeko Gumbauri, Tete Morenteri eta Mojicari eta Realeko Merinori, Zubeldiari eta Karrikabururi.