Itxi

Reala

Zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en

Realak Bayernen aurka joanekoan jaso zuen emaitza irauli eta Txapeldunen Ligarako txartela lortu nahi du

EITB Media

Talde txuri-urdinak Bayern Munichen aurka jokatuko du Alemanian ostegun honetan, irailaren 29an, Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partida. Realak 0-1 galdu zuen joanekoan. Neurketa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Reala - Bayern Munich

    Txapeldunen Ligako Reala - Bayern Munich joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak Bayern Munichen aurka jokatuko du ostegun honetan, irailaren 29an, Alemanian Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako itzuliko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 19:00etan.

Joaneko neurketa 0-1eko emaitzarekin galdu zuen talde txuri-urdinak, baina maila ona eskaini zuen, eta baditu arrazoiak kanporaketa irauli ahal dutela sinesteko. Txapeldunen Ligako multzoen faserako sailkapen historikoa lortu nahi dute Natalia Arroyok zuzentzen dituen neskek.

Realeko entrenatzaileak jokalari guztiak eraman ditu Munichera. Joanekoan jokatu ez zuen Izarne Sarasola ez da prest egongo itzuliko lehiarako, min hartuta jarraitzen baitu. Donostiako taldeak lehiakorra izan nahi du, baina joaneko norgehiagokan baino gehiago asmatuta aurkariaren ate aurrean.

Larunbatean Betisen aurka bina berdindu (2-2) zuen Realak F Ligako 3. jardunaldiko partida. Arroyok ez zituen hasieratik zelairatu Specht, Gemma Gili, Nerea Eizagirre, Jensen eta Iris Arnaiz jokalariak, osteguneko partidara sasoi betean iristeko, eta Bayernen aurka hasierako hamaikakoan egongo dira.

Bestalde, Bayern Munichek igandean jokatu zuen Werder Bremeen aurka eta 3-0eko emaitzarekin nagusitu zen. Alexander Straus entrenatzaileak Lohmann bakarrik gorde zuen Realaren kontrakoan pentsatuta.

Alemaniako taldeak zaleen babesa izango du 2.500 pertsonarentzat edukiera duen FC Bayern Capus Platz zelaia beteta egongo baita, sarrera guztiak salduta daudela jakinarazi baitu Municheko klubak.

Ustezko hamaikakoak:

Bayern Munich: Ghros; Tainara, Viggósdóttir, Kumagai; Gwinn, Stanway, Lohmann, Bühl, Simon; Dallmann eta Schüller.

Reala: Lete; Le Guilly, Ane Tejada, Specht, Bernabe; Iris, Gemma Gili, Gaby; Jensen, Franssi eta Nerea Eizagirre.

Epailea: Tess Olofsson (Suedia).

Estadioa: FC Bayern Capus Platz 1.

Eguna eta ordua: Osteguna, 19:00etan.