Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Pablo Marinek kontratua berritu du Realarekin 2027ra arte

EITB Media

Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko 2027ko ekainaren 30era arte.

  • Pablo Marin

    Pablo Marin REaleko jokalaria Sevillaren aurkako Santander Ligako partidan. Argazkia: EFE

Pablo Marinek kontratua berritu du Realarekin 2027ko ekainaren 30era arte. Klubak eta jokalariak ostiral honetan (azaroak 11) sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratuaren luzapena.

Talde txuri-urdineko jokalariak 19 urte ditu, eta bigarren taldeko fitxa dauka. Datorren denboraldian, 2022-2023 sasoian, lehen taldeko fitxa izango du.

Logroñokoa haur kategorian iritsi zen Realaren harrobira, eta 2022ko urriaren 22an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin Santander Ligan Valladoliden aurkako partidan. Ondoren, Omoniaren aurkako Europa Ligako partidan ere minutuak izan zituen, bigarren zatian. Ligan Betisen aurkako neurketan eta Europa Ligan Manchester Uniteden kontrakoan hasierako hamaikakoan egon zen. Sevillaren aurka azaroaren 9an jokatutako norgehiagokan ere, bigarren zatian zelairatu zen Sanchez Pizjuaneko berdegunera.