Itxi

Reala

SANTANDER LIGA

Reala – Athletic derbia, urtarrilaren 14an, 21:00etan

EITB MEDIA

Osasunak egun berean jokatuko du bere partida, 18: 30ean, Mallorcaren aurka, Sadarren.

  • Mikel Vesga eta Brais Mendez

    Mikel Vesga eta Brais Mendez Euskal Herria Txapelako finalean. Artxiboko irudia: EFE

Santander Ligak urtarrilaren 13tik 16ra eta otsailaren 1ean eta 2an jokatuko den 17. jardunaldiko ordutegiak argitaratu ditu. Realaren eta Athleticen arteko euskal derbia urtarrilaren 14an, larunbatean, jokatuko da, 21:00etan, Reale Arenan.

Egun horretan bertan, baina 18:30ean, Osasunak Mallorcaren aurka jokatuko du Sadarren. Superkopa urtarrilaren 11tik 15era bitartean jokatuko da, beraz, lau partaideek (Betis, Bartzelona, Real Madril eta Valentzia) otsailaren 1ean eta 2an jokatuko dute.

17. JARDUNALDIKO DATAK ETA ORDUTEGIAK

Ostirala, urtarrilak 13

21:00etan, Celta – Vila-real

Larunbata, urtarrilak 14

14:00etan, Valladolid – Rayo Vallecano

16:15ean, Girona – Sevilla

18:30etan, Osasuna – Mallorca

21:00etan, Reala - Athletic

Igandea, urtarrilak 15

14:00etan, Getafe – Espanyol

16:15ean, Almeria – Atletico Madril

Astelehena, urtarrilak 16

21:00etan, Cadiz – Elx

Asteazkena, otsailak 1

21:00etan, Betis – Bartzelona

Osteguna, otsailak 2

21:00etan, Real Madril – Valentzia