Itxi

Reala

MVP

Ligak Sorlothi eman dio urtarrileko jokalaririk onenarentzako saria

Norvegiako aurrelariak, amaitu berri den hilabetean, hiru gol egin ditu, lau partidatan; Realak hamar puntu eskuratu ditu.

  • Sorloth, Realaren eta Athleticen arteko derbian, gola sartu ostean. Argazkia: EFE.

    Sorloth, Realaren eta Athleticen arteko derbian, gola sartu ostean. Argazkia: EFE.

Ligak Alexander Sorloth Realeko aurrelari norvegiarrari eman dio urtarrileko jokalaririk onenarentzako saria. Norvegiako aurrelariak, amaitu berri den hilabetean, hiru gol egin ditu, jokatu dituzten lau partidetan; Realak hamar puntu eskuratu ditu.

Benzema (Real Madril), Ter Stegen (Bartzelona), Parejo (Vila-real), Joselu (Espanyol) eta Aitor Fernandez (Osasuna) ere zeuden saria jaso ahal zuten jokalarien zerrenda. Sorlothek bereganatu du; aurrelariak, lehen itzulian, zortzi gol sartu ditu.