Itxi

Reala

Acuerdo

Utrechtek Sagnan fitxatu du, Realari bi milioi euro ordainduta

EITB Media

Modibo Sagnanek Herbehereetako taldean jokatu du utzita 2022-2023 denboraldia, eta Utrechtek Frantziako jokalaria fitxatzeko erosketa-klausula baliatu du.

  • Modibo Sagnan

    Modibo Sagnan. Argazkia: @RealSociedad

FC Utrecht taldeak Modibo Sagnan jokalaria fitxatu du Realari bi milioi euro ordainduta, Donostiako klubak ostiral honetan, ekainaren 2an, jakinarazi duenez. Herbeheratako taldeak futbolari frantziarra erosteko klausula baliatu du.

Sagnanek utzita jokatu du Utrechten 2022-2023 denboraldia. Herbehereetako taldearekin 26 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu du. 2019an fitxatu zuen Realak Modibo Sagnan Lensi bost milioi euro ordainduta. Ordutik, 22 neurketa besterik ez ditu jokatu talde txuri-urdinarekin.

Realak eskerrak eman dizkio Modibo Sagnani emandako guztiarengatik, eta onena opatu dio erronka berrirako.