Itxi

Reala

Salmenta

Aperribay: 'Demidoven salmentarekin aurrekontuaren % 1 estali dugu'

Erredakzioa

"Jokalari hau gure taldera doan heldu zela gogorarazi beharra dago eta 500.000 euroren truke saldu dugu, hau da, diru kopuru garrantzitsua", adierazi du Realeko presidenteak.

  • Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EFE

    Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EFE

Vadim Demidoven salmentarekin Eintrachek eta Realak irabazi dute, Jokin Aperribay presidente txuri-urdinak gaur azaldu duenez. Operazioarekin Realaren aurrekontuaren % 1 estali dutela ziurtatu du Aperribayk.

"Jokalari hau gure taldera doan heldu zela gogorarazi beharra dago eta 500.000 euroren truke saldu dugu, hau da, diru garrantzitsua aurrekontuaren % 1 delako", adierazi du Realeko presidenteak Bordeleko Girondensen aurkako neurketaren aurkezpenean.

Norvegiako atzelariaren agurrak arazo bakarra sortu du Donostian; izan ere, atzealderako jokalari gutxi geratzen dira lehen taldean. Denboraldi osoan jokatzeko hiru zentral baino ez ditu Realak.

Hala ere, Aperribay ez du beldurrik eta Demidoven irteerak fitxaketa automatiko bat "ekarriko ez" duela esan du, baina "kirol zuzendaritzak eskatzen baldin badu" atea zabalik utzi du agintariak.