Itxi

Reala

Txapeldunen Liga

PSV, Leipzig, Copenhague, Lazio, PSG, Oporto eta Napoli izan daitezke Realaren aurkariak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txapeldunen Ligako final zortzirenetako zozketa datorren astelehenean egingo dute, 12:00etan, Nyongo Futbolaren Etxean, Suitzan. Multzoko lehenak izanda, Realak Bayern, Manchester City, Arsenal eta Dortmund saihestuko ditu fase honetan, baita Inter Milan ere.

  • Realaren artxiboko argazkia, Benficaren kontrako partidan

    Realaren artxiboko argazkia, Benficaren kontrako partidan. EFE

Datorren astelehenean jakingo dugu nor izango den Realaren aurkaria Txapeldunen Ligako final zortzirenetan. Aukeren arten, PSV, RB Leipzig, Copenhague, Lazio, PSG, Oporto eta Napoli daude. Imanol Alguacilen taldeak lehen tokian amaitu du multzoen fasea, joan den asteartean Inter Milanen kontra berdindu ostean. Horrenbestez, erronda honetan Bayern Munich, Manchester City, Arsenal eta Borussia Dortmund saihestuko ditu.

Multzoko bakoitzeko lehen sailkatuak serieko taldeburuak izango dira, eta itzuliko partida etxean jokatuko dute. Beste multzo bateko bigarren sailkatu baten aurka jokatuko dute. Zozketan ezingo dira federazio bereko bi talde parekatu, ezta multzo bereko bi ere. Joaneko norgehiagokak otsailaren 13an eta 14an eta 20an eta 21ean jokatuko dituzte; itzulerakoak, berriz, martxoaren 5ean eta 6an eta 12an eta 13an.

Zozketako ontziak honela banatuko dituzte. Lehenengoan, Reala, Bayern Munich, Arsenal, Borussia Dortmund, Real Madril, Atletico, Bartzelona daude; bigarrenean, ordea, Copenhague, PSV, PSG, Napoli, Lazio eta Oporto.