Itxi

Reala

Italian

Realak denboraldiaurreko azken neurketa galdu du Sienaren kontra

Erredakzioa

Denboraldiaurreko norgehiagokarik zailenetarikoa zen txuri-urdinentzat; izan ere, Siena Italiako lehen mailako taldea da.

00:53
Realak denboraldiaurreko azken partida galdu du (1-0)
Realak porrot batekin itxi du denboraldiaurrea, bigarren porrota hiru neurketatan. Sienaren aurka 1-0 galdu dute txuri-urdinek, baina Philippe Montanieren jokalariek ez dute italiarrek baino okerrago jokatu.

Denboraldiaurreko norgehiagokarik zailenetarikoa zen txuri-urdinentzat; izan ere, Siena Italiako lehen mailako taldea da. Nahiz eta etxetik kanpo jokatu donostiarrek partida erabat kontrolatu dute aurreneko zatian.

Lehen 45 minutuetan Pagolo etxekoen atezaina jokalaririk aipagarriena izan da. Horrela, Artemio Franchi futbol-zelaian sortutako arrisku urria Realak sortu du atsedenaldia baino lehen. Agirretxek abagune argia izan du. Sienaren aldetik Valianik izan du aukera argiena.

Bigarren zatian, ostera, Italiako taldeak hobeto jokatu eta Campaiok gola sartu du seigarren minutuan. Realak ez du ia arriskurik sortu eta ez du berdinketa lortzerik izan.