Itxi

Reala

EA Sports Liga

Realak Cadizen aurkako berdinketa batekin itxi du urtea (0-0)

I. G. | EITB MEDIA

Bi taldeek partida bizia jokatu dute, eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina baloiak ez du sarera sartu nahi izan.

  • Merino eta Oyarzabal. Argazkia: EFE

    Merino eta Oyarzabal. Argazkia: EFE

Realak hutsean berdindu du Cadizen aurka ostegun honetan EA Sports Ligako 18. jardunaldian. Bi taldeek partida bizia jokatu dute, eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte, baina baloiak ez du sarera sartu nahi izan.

Etxekoek beste martxa batekin hasi dute partida, eta Reala estu hartu dute hasieratik. Hala ere, ondo babestu dira txuri-urdinak, eta ateak ez du arrisku handirik sufritu.

Izan ere, lehen sustoa Zubeldiak buruz oker aldenduta hartu dute, bere atean amaitzetik gertu izan baita, baina Remirok ezerezean utzi du arriskua. Atezainak berriz jardun behar izan du Ramosen aurkako buruz burukoan atea hutsean mantentzeko.

Cadiz baloiaren jabe izaten hasi da, eta Reala ondo defendatu da, baina erasoan ez du Cadizko harresia gainditzeko modurik aurkitu.

Txuri-urdinak beste bizitasun batekin zelairatu dira atsedenaldiaren ostean, eta abagune bikoitza izan dute laster. Sadiqek izan du lehen aukera (jaurtiketa gurutzatuegi atera zaio) eta Zubimendik izan du bigarrena (hiru zutoinen artean jaurti du, baina Cadizeko defentsa adi egon da baloia urruntzeko).

Zubimendi protagonista izan da berriro hurrengo jokaldian, boleaz errematatuta, baina horren jaurtiketak langarekin egin du topo.

Neurketako azken uneak oso biziak izan dira, eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte biek ala biek, baina baloiak ez du sarera sartu nahi izan, eta Realak berdinketa mingots batekin esan dio agur urteari.

Fitxa teknikoa:

0 - Cadiz: Gil; Carcelen, Fali (Javi Hernandez, 92. min), Chust, Pires; Álex Fernández (Kouame, 63. min), Alcaraz, Alejo (Ocampo, 76. min), Navarro (Sobrino, 63. min), Maxi Gómez (Guardiola, 63. min) eta Ramos.

0 - Reala: Remiro; Odriozola (Traore, 46. min) (Elustondo, 68. min) (Aihen, 80. min), Zubeldia, Le Normand, Tierney; Zubimendi, Merino (Turrientes, 68. min), Brais Mendez, Kubo; Oyarzabal eta Sadiq (Fernandez, 68. min).

Epailea: Iglesias Villanueva. Txartel horia atera die Alejo, Fali, Alcaraz eta Remiro jokalariei.