Itxi

Reala

Lesioa

Braisek haustura du eskuin oineko bosgarren metatartsianoan, eta baliteke ez jokatzea berriro denboraldian

EITB MEDIA

Realeko erdilariari ebakuntza egingo diote. Kontuan izanik horrelako lesioetako baja epea bizpahiru hilabetekoa izaten dela, eta Liga maiatzaren 26an amaituko dela, ematen du zaila dela Brais berriro zelairatzea denboraldia bukatu baino lehen.

  • Braisek lesioa du, eta baliteke ez jokatzea berriro 2023-24 denboraldian. Argazkia: EFE.

    Braisek lesioa du, eta baliteke ez jokatzea berriro 2023-24 denboraldian. Argazkia: EFE.

Brais Mendez Realeko jokalariak haustura izan du eskuin oineko bosgarren metatartsianoan, asteazkenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez, eta, ondorioz, baliteke ez jokatzea berriro 2023-24 denboraldian. Realeko erdilariari ebakuntza egingo diote. Kontuan izanik horrelako lesioetako baja epea bizpahiru hilabetekoa izaten dela, eta Liga maiatzaren 26an amaituko dela, ematen du zaila dela Brais berriro zelairatzea denboraldia bukatu baino lehen.

Brais Mendez Zubietan lesionatu da, asteazkenean, Realak egindako entrenamenduan.

Imanolen taldea seigarren dabil EA Sports Ligan, alegia, nazioarteko txapelketaren baterako txartela eskuratzeko lehian; lortuz gero, bosgarren urtez jarraian jokatuko luke Realak Europako txapelketa bat. Badirudi Braisek ezingo duela taldeari lagundu, helburua gauzatzeko ahaleginean.