Itxi

Reala

Lesioa

Carlos Fernandezek lesioa du eskuin soleoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Futbol-jokalari andaluziarra joan den ostiralean itzuli zen taldearekin entrenatzera, belaunean izandako azken lesiotik osatu ostean.

  • Carlos Fernandezen artxiboko irudia

    Carlos Fernandezen artxiboko irudia. EFE

Carlos Fernandez Realeko jokalaria lesionatu egin zen asteleheneko entrenamenduan, eskuin soleoko giharrean min hartuta. Beraz, jokalari andaluziarrak atseden hartu beharko du berriz ere, joan den ostiralean belaunean izandako azken lesiotik errekuperatuta itzuli ostean. Otsailaren 4an ebakuntza egin zioten.

2021eko neguko merkatuan Realera heldu zenez gero, lesioek ez diote dinamika erregularra izaten utzi, Imanol Alguacilen aginduetara lan egiteko. Azken bi urte hauetan, 59 partida baino ez ditu jokatu Fernandezek, bost gol sartuta eta hiru asistentzia eginda.

Joan den urtarrilaren 7an jokatu zuen denboraldi honetako azken partida, Errege Kopako Malagaren aurka, La Rosaledan. Sevillako aurrelariak 2026ko urtarrilera arte dauka kontratua Realarekin.