Itxi

Reala

Anoetan

Derbiak 'sake olinpikoa' izango du

Erredakzioa

Londreseko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan izan diren Gipuzkoako hamar kirolarik ohorezko sake egingo dute larunbateko derbian.

  • Richard Oribe. Argazkia: EFE

    Richard Oribe. Argazkia: EFE

Londreseko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan parte hartu duten gipuzkoako kirolaren izarrek beste une ahaztezin bat biziko dute larunbatean. Realek merezitako omenaldia eskainiko die Athleticen aurkako derbiaren atarian. Hamar kirolari ezagun -besteek lehiatu beharra dute- beste esker on berri bat jasoko dute bere esfortzu, ardura eta beste hainbat baloreengatik.

Realak astean zehar izan dituen keinu guztiak partida hasi baino lehen egingo duten 'Sake Olinpikoarekin' amaituko da. Denek merezi zuten horrelako sakea egitea eta horrela izango da. Futbolariez inguratuta eta zaleen txalo zaparradaren artean hamar kirolari hauek zelaira irtengo dira bere herrikideen maitasuna jasotzeko.

Anoetara joango diren kirolari olinpiko eta paralinpikoak hauek izango dira: Maialen Chourraut (Piraguismoa), Nely Carla Alberto (Eskubaloia), Ainhoa Murua (Triatloia) , Oiana Blanco (Judo), Leire Olaberria (Txirrindularitza), Richard Oribe (Igeriketa), Ander Romarate (Igeriketa), Ander Elosegi (Piraguismoa), Samuel Hernanz (Piraguismoa), Iñigo Martinez (Futbola) eta Juanjo Aranburu (Tiroa).

Iker Martinez eta Xabi Fernandezek, Bela, eta Eli Pinedo, Mikel Agirrezabalaga eta Julen Aginagalde, eskubaloi jokalariek konpromiso profesionalak dute.