Itxi

Reala

Txapeldunen Ligaren ostean

Malagaren nekea baliatu nahi du 'Chory' Castrok

Erredakzioa

"Denok eman ahal dugu gehiago", adierazi du jokalari txuri-urdinak Zubietako hedabideen aurrean.

  • Chory Castro, Espanyolen aurka. Argazkia: EFE

    Chory Castro, Espanyolen aurka. Argazkia: EFE

Realak Malagari egingo dio bisita larunbat honetan (22:00), eta garaipena lortzeko aurkariaren nekeaz baliatzea espero du Chory Castro jokalari txuri-urdinak.

Malagak talde ona duela aitortu du Castrok hedabideen aurrean, baina asteartean Milanen kontra, Txapeldunen Ligan, jokatu berri duela gogoratu du.
"Denok eman ahal dugu gehiago", adierazi du Castrok.

Bere egoera pertsonalari buruz, berdegunean emango dituen minutu guztietan "dena emateko prest" agertu da Realeko jokalaria.