Itxi

Reala

Izterrean

Markel Bergara berriz lesionatu da

Erredakzioa

Osasunaren aurkako partida jokatzeko hiru egun falta dira eta erdilari txuri-urdinak baja izango da ia seguru. Horrela, Philippe Montanier entrenatzailearen kutunetako bat berriro lesionatu da.

  • Markel Bergara. EFE

    Markel Bergara. EFE

Izterrean zuen lesioa berriro azaldu zaio Markel Bergara Realeko erdilariari. Atzo Rayo Vallecanoren kontra minutu batzuk jokatu zituen medikuaren alta jaso ostean, baina Bergara berriz lesionatu da.

Osasunaren aurkako partida jokatzeko hiru egun falta dira eta erdilari txuri-urdinak baja izango da ia seguru. Horrela, Philippe Montanier entrenatzailearen kutunetako bat berriro lesionatu da. Hala ere, beste gizon garrantzitsu batzuk sendatu dira.

David Zurutuza astelehenean berriz berdeguneratu zen orkatileko bihurritua sendatu eta gero. Zurutuzak hilabete bat eman du zelaietatik kanpo. Era berean, Antoine Griezmann talde gorritxoari aurre egiteko prest izango da.