Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Izarren arteko lehia, Santiago Bernabeu estadioan
Erredakzioa
Real Madrilek Manchester United hartuko du, final-zortzirenetako kanporaketarik ikusgarrienean. Gainera, Shakhtar Donetskek Borussia Dortmunden aurka jokatuko du Ukrainan.
-
Manchester United. Argazkia: EFE
Real Madrilek eta Manchester Unitedek final-zortzirenetako lehia ikusgarriena jokatuko dute Santiago Bernabeun (gaur, 20:45ean). Bi taldeentzako denboraldiko partidarik garrantzitsuenetarikoa izango da, titulua irabazteko faboritoak baitira, Bartzelonarekin eta Bayern Munichekin batera.
Jose Mourinhoren mutilek Txapeldunen Ligako hamargarren titulua lortu nahi dute, baina aurrean Europako talde historikoetako bat izango dute. Cristiano Ronaldoren talde ohiak emaitza ona eskuratu nahhi du, kanporaketa Old Trafforden erabakitzeko.
Zurientzat hil edo biziko norgehiagoka izango da. 2013ko Errege Kopan Bartzelonaren aurka itzulerako neurketako jokatu beharko du, baina Mourinhoren mutilek BBVA Liga alde batera utzi dute. Denboraldia aurrera ateratzeko, Real Madrilek 2013ko Txapeldunen Ligan zerbait egin beharko du.
Jardunaldiko beste neurketan, Shakhtar Donetsek Borussia Dortmund hartuko du Donbass Arenan. Alemaniako taldea ‘heriotzaren multzoko’ lider bezala sailkatu da final-zortzirenetara, baina Ukrainako taldea oso indartsua da etxean.
Shakhtar Donetsek erabakita utzi beharko du kanporaketa Donbass Arenan, final-laurdenetarako txartela eskuratzeko.