Itxi

Txapeldunen Liga

Final-zortzirenak

PSG eta Juventus, kanporaketak irabazteko faborito argiak

Erredakzioa

Italiako taldeak 0-3ko abantaila lortu zuen Celticen aurka, eta Ernesto Valverderen mutilek Mestallan jasotako 1-2koa irauli beharko dute Parisen.

  • Soldado. Argazkia: EFE

    Soldado. Argazkia: EFE

Juventusek eta PSGk aurrerapauso garrantzitsuak eman zituzten Txapeldunen Ligako  final-zortzirenetako joaneko norgehiagokak irabazita, eta kanporaketak gainditzeko faborito nagusiak dira. Italiako taldeak 0-3 irabazi zuen Celticen aurka, eta final-laurdenetarako txartela eskuan duela esan daiteke. Antonio Conte entrenatzaileak hasierako hamaikakoan aldaketak egiteko abagunea izango du, baina Eskoziako taldea balentriaren bila joango da Turinera.

Jardunaldiko beste norgehiagokan Valentziak kanporaketa irauli beharko du, joanekoan 1-2 galdu ondoren. PSGk bi gol garrantzitsu egin zituen etxetik kanpora, eta Parisen aldea defendatzeko zaleen aurrean jokatuko dute. Zlatan Ibrahimovicek txartel gorria ikusi zuen Valentzian, eta Frantziako taldeko izarrak ezin izango du jokatu.