Txapeldunen Liga
Asteartea
Real Madrilek eskura du txartela, eta Malagak ez du amore eman nahi
Erredakzioa
Mourinhoren taldea 3-0eko emaitzarekin nagusitu zen Santiago Bernabeun, eta Malagak hutsean berdindu zuen Rosaledan Borussia Dortmunden kontra.
-
Real Madrilen entrenamendua. Argazkia: EFE
Real Madrilek Istanbulen jokatuko du, Galatasarayren aurka, final-laurdenetako itzuliko partida. Eskura du Mourinhoren taldeak finalerdietarako txartela, Santiago Bernabeun 3-0eko emaitzarekin nagusitu baitziren.
Ustezko hamaikakoak:
Galatasaray: Muslera; Altintop, Sabri Sarioglu, Kaya, Eboue; Selcuk Inan, Felipe Melo, Sneijder, Amrabat; Umut Bulut eta Drogba.
Real Madril: Diego Lopez; Arbeloa, Varane, Pepe, Coentrao; Khedira, Modric edo Essien, Özil; Di Maria, Cristiano Ronaldo eta Higuain.
Epailea: Stephane Laurent Lannoy (FRA)
Futbol-zelaia: Ali Sami Yen
Ordua: 20.45
Malagak, bestalde, ez du amore eman nahi, eta La Rosaledan hutsean berdindu eta gero, ezustekoa eman nahi du Alemanian, Borussia Dortmunden kontra. Helburu nekeza izango da, baina ez ezinezkoa.
Ustezko hamaikakoak:
Borussia Dortmund: Weidenfeller; Piszczek, Subotic, Felipe Santana, Schmelzer; Kehl, Gündogan; Reus, Götze, Grosskreutz; eta Lewandowski.
Malaga: Caballero; Gamez, Lugano, Demichelis, Antunes; Joaquin, Toulalan, Camacho, Isco; Baptista eta Saviola.
Epailea: Craig Thomson (Eskozia)
Futbol-zelaia: Westfalenstadion
Ordua: 20.45
Asteazkenean, Bartzelona-PSG eta Juventus-Bayern partidak jokatuko dira.