Txapeldunen Liga
Finalerdiak
Real Madril gol bateko aldearekin irten da Bayernen erasotik
Erredakzioa
Atletico Madrilek ezin izan zion Chelsea gogorrari golik egin, eta berdinketan geratu ziren partida txar batean.
-
Schweinsteiger eta Benzema / EFE.
Bayern Munichek Real Madril jazarri zuen Santiago Bernabeun, baina partidako gol bakarra Benzemak sartu zuen (1-0). Guardiolaren taldearen baloi jabetzak eta aukerek arrisku larria jarri zuten etxeko taldea, baina ez ziren nahikoak izan Real Madrilen eraginkortasunaren aurrean. Ancelottiren taldeak Txapeldunen Ligako irabazleari gailendu zitzaion finalerdietako joanekoan.
FITXA TEKNIKOA
Real Madril: Casillas; Carvajal, Pepe (Varane, 73. min), Sergio Ramos, Coentrao; Xabi Alonso, Modric, Isco (Illarramendi, 82. min); Di María, Cristiano Ronaldo (Bale, 73. min) eta Benzema.
Bayern: Neuer; Rafinha (Javi Martinez, 66. min), Boateng, Dante, Alaba; Lahm, Kroos, Schweinsteiger (Müller, 73. min); Robben, Ribery (Götze, 72. min) eta Mandzukic.
Golak: 1-0, 19. min: Benzema.
Finalaurreetako beste neurketan, berdinketan geratu ziren Atletico Madril eta Chelsea Vicente Calderonen (0-0). Simeoneren taldea hobeto aritu zen, baina guztiz itxita jokatu zuen Mourinhoren Chelseak, eta aurkariari ez zion tarterik ere utzi. Atletico Madrilek kale egin zuen ekimena hartzerako orduan. Dena Stamford Bridgen erabakiko da.
FITXA TEKNIKOA
Atletico Madril: Courtois, Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Gabi, Mario Suárez (Sosa, 79. min), Koke, Raul Garcia (David Villa, 86. min) Diego (Arda, 60. min) eta Diego Costa.
Chelsea: Cech (Schwarzer, 18. min); Azpilicueta, Cahill, Terry (Schürrle, 73. min) A.Cole; David Luiz, Lampard, Mikel; Ramires, Willian (Ba, 90. min) eta Torres.